HYDROGEN WATER
Utzi hidrogeno-aberats urak zure metabolismoa orekatzen laguntzen.
Zer onura ditu ur hidrogenatua edateak?
Antioxidatzaile gisa jarduten du, erradikal askeen ondorioak neutralizatzen lagunduz.
Zenbat ur edatea gomendatzen da egunean?
Egunean 1 eta 3 litro artean pertsona osasuntsuetan. Egun osoan zehar, bereziki baraurik.
Sukaldatzeko gomendagarria al da?
Arazorik gabe erabil daiteke, baina berotzean hidrogenoa azkar galtzen da eta haren efektu antioxidatzaileak murriztu egiten dira.
Hidrogeno gehiegi har daiteke?
Ez. Gorputzak xurgatu ezin duen H2-a arnasbideetatik kanporatzen du.
HAKTIVA PLUS pitxerrarekin edozein ur hidrogenatu daiteke?
Ez. Urak mineralizazio oso ahulekoa edo osmosi inbertsukoa izan behar du.
Esnea, zukuak edo bestelako likidoak hidrogenatu ditzaket HAKTIVA PLUS-ekin?
Ez. Ekipoa ez dago horretarako prestatuta. Likidoarekin kontaktuan dauden osagaiak kaltetu egingo lirateke.
Ur hotza hidrogenatu daiteke?
Bai, hidrogenoaren disolbagarritasuna ere hobetzen du.
Ur hidrogenatua hozkailuan sar daiteke?
Bai, altzairu herdoilgaitzezko termo batean, guztiz beteta eta barruan aire-kamerarik utzi gabe. Ez erabili beste ontzi motarik, hidrogenoak haren paretak zeharka baititzake.
Ur hidrogenatuak zapore desberdina du?
Ez, zaporea eta usaina bere horretan mantentzen dira.
HAKTIVA PLUS pitxerra ur-arazgailutzat har daiteke?
Ez. Pitxerrak ez du ura iragazten, eta ez du ura edangarri bihurtzen.
Zenbat denbora behar du ur hidrogenatuak hidrogenoa galtzeko?
1 eta 2 ordu artean ontzi ireki batean. Hozkailuan, altzairu herdoilgaitzezko termo batean eta aire-kamerarik gabe gordez gero, hainbat egun behar ditzake desagertzeko.
Ba al dago kontraindikaziorik kontsumoan?
Ez, ez dago ur hidrogenatua kontsumitzeko kontraindikaziorik.
Hidrogenoa beste antioxidatzaile batzuen ordez erabil daiteke?
Gomendagarria da hidrogenoaren efektu antioxidatzaileak dieta mediterraneo orekatuarekin osatzea.
Segurua al da hidrogenoa?
Bai. Elikagai-gehigarri gisa agertzen da EBn, eta FDAk onartuta dago. Gure organismoak hesteetan sortzen du, zuntzetik abiatuta, eta 1945etik urpekaritza profesionaleko gas-nahasketetan erabili izan da arazo handirik gabe.
Noiz aurkitu ziren lehen aldiz haren onurak?
1798an jada haren efektu antiinflamatorioen berri bazegoen.
Ur hidrogenatua hartzeko modurik errazena
1,5 litro hidrogeno-aberats ura edateak honako kontsumo baliokidea du: