• Español
  • Euskara

Filosofía & Equipo de trabajo

Espazio irekietan COVID-19aren aurkako %99,8ko eraginkortasuna – ziurtatua

BEYOND Guardian Air, eraginkorra SARS-CoV-2 koronabirusaren aurkako borrokan

BEYOND Guardian Air mota guztietako partikula, alergeno eta agente infekziosoen aurrean eraginkorra den arazgailua da. ActivePure® teknologia dauka; teknologia horrek oxigenoaren eta uraren molekula mikroskopikoen gainean jarduten du, eta kutsatzaileak azkar suntsitzen dituzten oxidatzaile bihurtzen ditu, baita iristeko zailak diren tokietan daudenak ere.

ActivePure® teknologia airea arazteko sistema tradizionaletatik harago doa; izan ere, usain desatseginak ezabatzeaz eta hautsa murrizteaz gain, zure etxeko edo negozioko airean eta gainazaletan dauden kutsatzaile kaltegarriak ere ezabatzen ditu.

Bere eraginkortasuna birusaren andui aktiboekin probatu da FDAk ziurtatutako laborategi batean, eta birusaren gainazaletan %99,98ko inaktibazio-tasa ezarri da.

Girona Unibertsitateko Parke Zientifiko eta Teknologikoak egindako aire eta gainazalen arazgailuaren eraginkortasun biruzidaren saiakuntza batek ere SARS-CoV-2ren aurkako eraginkortasuna baieztatzen du.

Zientifikoki frogatutako onurak:

  • SARS-CoV-2 birusaren gainazaletan %99,98ko inaktibazio-tasa, SARS-CoV-2ren andui aktiboekin egindako proben emaitzen arabera.
  • Ez dute instalaziorik behar.
  • Ingurune osoa 12 ordu baino gutxiagoan neutraliza dezakete, 180 m²-rainoko lokaletan. Iristeko zailak diren eremuak ere arazten dituzte.
  • Ez dira kaltegarriak pertsonentzat, animalientzat edo landareentzat. Ez da beharrezkoa espazioak hustea.
 

Gure berri ematen jarraitu nahi al duzu?

Hala bada, hemen ahalik eta gehien aprobetxatu.